Elikadura-osagarria, gehigarri dietetikoa edo nutrizio-gehigarria mantenugai jakin batzuen kontzentrazio altuak dituen produktua da, organismoak behar bezala garatzeko eta hazteko behar dituen mantenugai guztiak dietaren bidez lortu ezin dituenean erabiltzen dena.[2] Gehigarri dietetikoen adibide batzuk bitaminak, mineralak, belarrak (belar bakarra edo hainbat belar nahastea), beste landare-produktu batzuk, aminoazidoak eta elikagaien osagaiak dira, hala nola entzimak eta guruin-aterakinak.