Elizpe edo apirikuak Euskal Herriko elizen sarreretan, kanpoaldera begira eraikitako arkupeak dira[1][2]. Zimitorio ere esaten zaie, bereziki Gipuzkoa eta Nafarroako parte batzuetan, eta elizkristo ere bai Gipuzkoako Goierrin.[3] Tradizionalki, bilera politikoak eta bestelako batzarrak egiteko erabili izan dira, bereziki elizateetan (hortik izena)[4].
Gizaldiz gizaldi herriko bilgune nagusi izan dira elizpe edp zimitorioak. Elizak zuen boterearen adierazle, bestalde. Jaio berriak aurkeztu eta hildakoak agurtzeko lekua zen; gaztetxoen jolastoki eta pilotarien frontoi; helduen topagune eta herriko erabakigune nagusi. Sarritan baita ehorztoki ere (horik esamoldeetako bat, zimitorio).[3]