Entzefalomielitis mialgiko/neke-sindrome kroniko | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | sindromea, primary immunodeficiency disease (en) ![]() eritasuna |
Espezialitatea | neurologia Erreumatologia |
Arrazoia(k) | ezezagun, Human herpesvirus 6, Human herpesvirus 7, Borna disease virus Epstein-Barr birus |
Sintoma(k) | mialgia, artralgia, buruko mina, obnubilation (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() elevated c-reactive protein (en) ![]() |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | venlafaxine (en) ![]() ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | G93.3 eta R53.82 |
GNS-9-MK | 780.71 eta 780.79 |
DiseasesDB | 1645 |
MedlinePlus | 001244 |
eMedicine | 001244 |
MeSH | D015673 |
Disease Ontology ID | DOID:8544 |
Neke-sindrome kronikoa, entzefalomielitis mialgikoa/neke-sindrome kronikoa edo esfortzuarekiko intolerantziaren gaixotasun sistemikoa bezala ere ezagutzen dena, gaixotasun kronikoa da, oraindik guztiz ezaguna eta konplexua, eta neke iraunkorra eta zailtasun kognitiboen presentzia ditu ezaugarri, arrazoi argirik gabe.[1][2][3]
Sistema immunitarioan, neurologikoan, kardiobaskularrean eta endokrinoan eragin dezake pixkanaka, eta haren berezitasun kaltegarria da neke bizia, febrikula edo sukarra eragitea, lo ez-indarberritzailea, argiarekiko (fotofobia), soinuarekiko (hiperakusia) eta tenperatura-aldaketekiko intolerantzia, zefalea, giharretako eta artikulazioetako mina, gripe-egoeraren sentsazio iraunkorra, faringitis kronikoa, kontzentratzeko zailtasunak eta hurbileko oroimenaren galera, desorientazio espaziala, estres emozionalarekiko eta jarduera fisikoarekiko intolerantzia, besteak beste.[1][2]
Gaur egun ez dela gaixotasun psikologiko edo psikiatriko bat onartzen dute, baizik eta oinarri organikoa duen nahasmendu bat, eta horren kausa zehatzak oraindik ez dira ezagutzen. Hala eta guztiz ere, funtzionario askok oraindik gaixotasun psikosomatiko gisa tratatzen dute.