Erdialdeko Inperioak edo Erdialdeko Potentziak (alemanez: Mittelmächte; hungarieraz: Központi hatalmak; turkieraz: İttifak Devletleri edo Bağlaşma Devletleri; bulgarieraz: Централни сили, Tsentralni sili) Austria-Hungariako Inperioak eta Alemaniar Inperioak Lehen Mundu Gerran osatutako koalizioari emandako izena da; hauei, geroago, Otomandar Inperioa (1914ko urriaren 29an) eta Bulgaria (1915eko urriaren 14an) batu zitzaizkien[1]. Izena, Alemania eta Austria-Hungariako Inperioek Europan zuten erdialdeko kokapenarekin lotuta dago.