Ereinotz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Laurales |
Familia | Lauraceae |
Generoa | Laurus |
Espeziea | llorer leo |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | ereinotz hosto eta bay oil (en) |
Ereinotza edo erramua (Laurus nobilis) zuhaitz bat da. Landare termofiloa da eta berezkoa da kostalde trokarte heze eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterranear eta atlantiarrean ere. Euskal Herriko isurialde atlantikoan haltzadi, baso misto eta artadietan aurkitzen da, eta inoiz basotxoak eratzen ditu. Oso zaila da, jada, bereiztea zein den landatua eta zein den bertakoa. Izan ere, sakabanaketa ornitokoroak (hegazti bidezko sakabanaketa) eta landatua izanak eragozten dute berezko populazioak eta aspaldiko edo ez hain aspaldiko landaketak bereiztea.
Bere izen binomiala Laurus latinez erramua esan nahi du. Nobilis hitza nobletik dator, kontutan hartu behar baita lehen olinpiadetako irabazleak erramu koroa batez koroatzen baitzituzten.....