Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Ereserki

Marsellesa, himno nazional frantsesa

Ereserkia jainko zein pertsona bat laudatzeko edo gertakari gogoangarri bat ospatzeko egindako musika lana da.[1] Nazio edo estatu bat goresteko egina denean, nazio ereserki deritzo. Hainbat kirol taldek (adibidez, futbol taldeek) ere izaten dute ereserkia.

Antzina, jainkozinotasun baten ohorezko koru-konposizio bat zen. Antzina idatziz jasotako musikarik zaharrena Mesopotamoako erresuma hurritako kanta bat da, Nikkal jainkosari eskainitako ereserki gisa interpretatu dena, idazkera kuneiforme ugaritiko silabikoan atzemandako musika-notazio baten trazak dituena.[2]

Himnoen mendebaldeko tradizioa himno homerikoekin hasten da. Himno greko zaharren bilduma bat dira, K.a. VII. mendean idatziak, eta Antzinako Greziako erlijioaren jainkoak goraipatzen dituzte. K.a. III. mendeko Alexandriako Kalimako poetaren sei himno literarioz osatutako bilduma bat kontserbatu da (Ὕμνοι). 

Himno edo ereserkia liturgia balioarekin erabili zen Erdi Aroko latinezko literatura kristauan (adibidez, Tomás de Aquinok Corpusaren eguna ospatzeko idatzitako Pange lingua). Hitza grezierazko ὕμνος (hymnos) eratorria da, eta Europako ia hizkuntza guztietara pasatu zen zentzu edo esanahi berean.

Gainera, gertakari hain goren baten musika- edo literatura-irudikapena da, musikan edo testuan irudikatu beharra eragiten duela.

Ereserki bat jainkoei, santu bati, heroi bati edo pertsona ospetsu bati eskainia egon daiteke. Garaipen bat edo beste gertaera gogoangarri bat ospatzeko edo pozaren berri emateko ere erabil daiteke; kasu horretan, hobe da oda deitzea. Era berean, musika-konposizio bat izan daiteke, talde bat, eskualde bat, herri bat edo nazio bat identifikatzen duena eta hura interpretatzen dutenak batzen dituena. Azken himno horiek martxak edo olerki lirikoak izan ohi dira.

  1. «Ereserki», Euskalterm terminologia banku publikoa
  2. Emmanuel Laroche, Le palais royal d' Ugarit 3: Textes accadiens et hourrites des archives Est, Ouest et centrales, 2 vols., edited by Jean Nougayrol, Georges Boyer, Emmanuel Laroche, and Claude-Frédéric-Armand Schaeffer, 1:327–35 and 2: plates cviii–cix (Paris: C. Klincksieck, 1955).

Previous Page Next Page






Loflied AF ترتيل Arabic Himnu AST Himn AZ Гимн BA Гімн BE Гімн BE-X-OLD Химн Bulgarian স্তোত্র Bengali/Bangla Himna BS

Responsive image

Responsive image