Ernal-hazi | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A12.200.732 |
FMA | 62967 |
Terminologia anatomikoa |
Ernal-hazia, hazia edo esperma (greziarretik: σπερμα, hazia) animaliek zakiletik isurtzen duten likido likatsu zurixka bat da. Barrabiletik ateratzen diren espermatozoidez eta plasma seminalez osatua dago, eta, barrabilez gainera, epididimoak, besikula seminalek, prostatak, Cowperren guruinak, Littreren guruinak eta hodi-deferenteek hartzen dute parte hazia sortzeko.