Erramun Osa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zizurkil, 1964ko abuztuaren 22a (60 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Euskaltzain urgazleen zerrenda | ||
Enplegatzailea(k) | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea Ikastolen Elkartea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila Euskaltzaindia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Erramun Osa Ibarloza (Zizurkil, Gipuzkoa, 1964ko abuztuaren 22) Euskaltzaindiko idazkariordea da. Zizurkildarra da jaiotzez, ondarroarra bizitza gehiena han egin duelako,[1] eta 2019ko ekainetik Garaiko alkate da (EAJ-ko zerrendaburu izan zen udal hauteskundeetan)[2].
AEKko arduraduna izan zen hamar urtez, gero 2001etik aurrera Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko hizkuntza arduraduna, eta 2007-2009 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria.[3]