Errealismo artistikoa esanahi desberdinak izan ditzakeen kontzeptua da: korronte idealisten eta erromantikoen aurreko erreakzio moduan sortu ziren arte-mugimendu batzuk izan daiteke, batetik; zentzu horretan XIX. mendean Frantzian Errealismo literarioa eta margolaritza errealista sortu ziren.[1] Modu orokorrago batean, bestetik, jarrera estetiko bat definitzen du, arte eta errealitatea identifikatzeko joera, alegia; azken honen arabera arteak errealitatea imitatu nahi du. Azken zentzu horretan errealismoa une eta garai desberdinetan agertu da.