Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Irene eta Oier lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Errealitate birtuala teknologia informatikoaren bidez sorturiko itxura errealeko eszenek edo objektuek eratzen dute. Errealitate birtualak erabiltzaileari bertan murgilduta egotearen sentsazioa eragiten dio. Erabiltzaileak inguru informatiko hori errealitate birtualeko hainbat tresna desberdinekin (kaskoekin, betaurrekoekin…) ikus dezake.
Tresna hauek beste gailu batzuekin batera erabil daitezke, esaterako, eskularruekin edo jantzi berezi batekin. Hauek ingurune birtualarekin interakzio handiagoa edukitzea baimentzen dute. Azken finean, errealitatearen sentsazioa areagotzen da pertzepzio ezberdinen estimuluekin. Hasieran, errealitate birtuala gehienbat entretenimendurako eta bideojokoetarako erabiltzen bazen ere, gaur egun beste arlo askotan erabiltzen da. Bere erabilpena, esaterako, medikuntza, arkeologiara, sorkuntza artistikora, entrenamendu militarrera edo hegaldi-simulazioetara hedatu da.