Probintziak Erromatar Inperioko lurralde banaketa administratiboak ziren. Eredua Errepublikatik hartua zuten, eta Inperioaren garian garatu zen sistema administratiboa, batez ere zabalkuntza handiena lortu zutelako.
Probintzia bakoitza "imperium" edo botere exekutiboa zuen magistratu erromatar baten aginpidean zegoen. Izena, hasieran, Italiako lurraldeei aplikatzen zitzaion, baita erromatar funtzionario batek, erromatar estatuaren izenean, agintea zerabilen beste edozein lurralderi ere. Geroago, izenak Italiatik kanpoko ondasun erromatarrak identifikatzeko erabili zen, zeintzuei zerga eskatzen baitzitzaien.[1]
:0
izeneko erreferentziarako