Errusiako Eliza Ortodoxoa (errusieraz: Ру́сская правосла́вная це́рковь, Rússkaya pravoslávnaya tsérkov) edo Moskuko Patriarkatua (errusieraz: Моско́вский патриарха́т, translit.: Moskóvskiy patriarkhát)) Eliza Ortodoxoko hamabost eliza autozefaloetako bat da[1]. 150 milioi fededun biltzen ditu, gehienak Errusian, Ukranian, Bielorrusian eta Kazakhstanen bizi direnak.