Escape from New York (euskaraz New Yorketik Ihesi) 1981eko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Nick Castle gidoigilearekin batera idatzi zuen zientzia-fikziozko filma bat da. Kurt Russell, Lee Van Cleef, Ernest Borgnine, Donald Pleasence, Isaac Hayes, Harry Dean Stanton, Adrienne Barbeau eta Tom Atkins aktoreek antzeztu zuten.
Denborarekin kultuzko filma bilakatu zen. 1996an Escape from L.A. (Los Angelesetik Ihesi) izeneko jarraipena izan zuen.