Esklerotika | |
---|---|
Esklerotika, korneatik banatuta. | |
Xehetasunak | |
Honen parte | begia |
Konponenteak | scleral stroma (en) Schlemm's canal (en) |
Artikulazioa | kornea |
Identifikadoreak | |
Latinez | sclera |
MeSH | A09.371.784 |
TA | A15.2.02.002 |
FMA | 58269 |
Terminologia anatomikoa |
Esklerotika edo esklera begiaren esferaren inguruan dagoen geruza da, aurrealdean kornearekin jarraitzen dena, koroidea barrualdean eta konjuntiba kanpoaldean dituena.
Zuntzezko mintza da, nakarraren kolorekoa eta lodia. Begiaren bost seirenak betetzen ditu; atzealdean ikusmen kirioari uzten dio tokia eta aurrealdean berriz korneari; gainerako guztia esklerotikak estaltzen du. Gizakiak eta ornodun guztiek dute esklerotika, baita ornogabe batzuek ere (muskuilu zefalopodoek).