Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Esku-tresna

Erreminta-kutxa

Esku-tresna, esku-lanabesa edo esku-erreminta eskuz erabil daitekeen lanabesa da. Normalean, altzairuzkoa, metalezkoa, zurezkoa, zuntzezkoa, plastikozkoa edo gomazkoa da; eta horrek errazten du, modu egokian eta sinplean, energia gutxiago erabiliz, eraikuntzan edo konponketa lanetan erabiltzea.

Esku-erremintak milurtekoetan erabili izan dira, baina aurrerapen handienak XIX. mendeko azken laurdenetik aurrera izan dira, fabrikatzeko materialen hobekuntza, masa ekoizpenaren garapena eta pieza trukagarrien agerpena dela eta.


Previous Page Next Page