Eslaviarrak Europako erdialdean eta ekialdean bizi diren zenbait gizabanako eta etnia dira. II. mendetik aurrera zabaldu ziren lurralde horretara, eta eslaviar hizkuntzak hitz egiten dituzte.
Herri horiek VI. mendetik aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa eta Balkanetan bizitzen jarri ziren. Gerora, Bohemiatik eta Itsaso Adriatikotik Uraletako mendietaraino hedatu ziren: Siberia eta Erdialdeko Asian ere kokatu ziren eta XVII. mendetik aurrera, munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zuten. Europako erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatuta dago.
280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.