Espainiako Bankua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Banku zentrala eta erakundea |
Jarduera sektorea | financial service activities, except insurance and pension funding (en) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Network for Greening the Financial System (en) |
Honen parte | European System of Central Banks (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Pablo Hernández de Cos (en) |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Espainia |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1782ko ekainaren 2a |
Sortzailea | |
Ordezkatzen du | Bank of San Fernando (en) |
webgune ofiziala |
Espainiako Bankua (gaztelaniaz Banco de España) Espainiako banku zentrala da. Berezko nortasun juridikoa eta erabateko ahalmen publiko eta pribatua duen eskubide publikoko erakundea da. Bere jardueraren garapenean eta bere helburuak betetzeko asmoz Estatuaren Administraritza Orokorrerarekiko autonomiaz jokatu ohi du. Espainiako Bankua delakoa Europar Banku Zentralen Sistemaren zati da eta hortaz Europar Batasunaren Akordioa eta Europar Banku Zentralen Sistemaren xedapenen mende dago. Gaur egun Espainiako Bankuaren funtzio asko Europako Banku Zentralaren menpe daude, Espainia eurogunera sartu zenetik.
1852-53an, San Fernandoko Espainiar Bankuak Isabel II.aren Bankua bereganatu zuen. 1856an, berriz, banku berria Espainiako Banku bihurtu zen,[1] Espainiako ekonomia liberalaren garrantzi handiko urtean.
2014ko azaroaren 3an, hiru lagun zauritu ziren. Espainiako Bankuan izandako deflagrazio batean. Horietako bik erredura larriak izan zituzten, eraikineko teilatuan lanean ari ziren hiru langile ziren zaurituak. Ez zekiten zergatik gertatu zen istripua[2].