Espineta | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Klabizenbalo |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 314.122-6-8 |
Espineta[1], pultsatutako harizko musika tresna bat da, (gitarra bezala, eta ez kolpatutakoa, klabikordio eta pianoaren kasuan bezala), teklatua duena. Klabizenbaloaren antzerakoa da, baina txikiagoa, eta, batzuetan, hegazti hego forma duena.
Klabizenbaloan bezala, ordena edo tekla bakoitzari, hari bakar bat dagokio. Bere mekanismoak, plektroz hornitutako palanka bertikal batzuetan zetzan, palanka hauek, hariak jotzen zituztelarik hatzekin teklak jo ondoren. Hariak laburrak dira, eta erresonantzia kaxaren barnean diagonalean jarrita daude.
Espinetak, bere sortzailea izan zen Giovanni Spinettiren izena darama, Venezian bizi zena 1400eko bigarren erdian, eta musika tresna honen lehen fabrikatzaileetako bat izan zena (Italian, 1300 inguruan, antzeko musika tresnak ezagutzen baitira). Bere unerik gorena, 1500 eta 1600 bitartean dago. Bi teklatuko espinetak daude, bata, bestearen azpitik irtenaz jartzen direnak, organoan bezala.
Giuseppe Verdi konposatzaileak, musikan hasi zenean erabili zuen musika tresna da.