Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Espiritu Santua

Espiritu Santua uso itxuraz irudikatzen da sarri, Bibliako zenbait pasartetan oinarrituz, Jesusen bataioan batez ere (Mt 3, 16; Mk 1, 10; Lk 3, 22; Jn 1, 32

Espiritu Santua, kristautasunaren arabera, Hirutasun Santuko hirugarren pertsona edo hipostasia da. Izate espirituala da, ez du gorputzik, Hirutasuneko bigarren pertsonak (Jesukristok) ez bezala.

Kristautasunaren ikuspegitik, Espiritu Santua Elizari (kristau elkarteari) indarra eta ausardia ematen dion jainkozko indarra da. Jesusek, Azken Afarian, bere apostoluei hitz eman zien Espiritua izango zutela lagun azken egunera arte. Horregatik, Espiritu Santuak kristau elkartea bere salbamen bidean gidatzen duela uste dute.


Previous Page Next Page