Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Etnia

Hainbat talde etnikotako emakumeak.
Hainbat etniatako gizonen aurpegiak.

Etnia edo talde etnikoa (grezieratik: ( έθνος) ethnos, "herria") naziotasuna, historia, mitologia, erlijioa, hizkuntza, ohiturak (esaterako, ahozko literatura, dantzatzeko erak, sukaldaritza, janzkera) edota sinesmenak partekatzen dituzten pertsonek osatutako gizarte multzo bat da. Etniak aztertzen dituen zientzia etnologia da, eta etnografiak testuinguru geografikoan aztertzen ditu etniak.

Funtsean, talde etniko bateko kideek tradizio kulturalak eta historia partekatzen dituen talde gisa ikusten dute beren burua. Gainerako taldeetatik bereizten dituen ezaugarri gisa ikusten dituzte elementu horiek.

Gizarte estratifikazioak pertsona multzoak ardatz horizontaletan eta faktore sozioekonomikoetan oinarrituta banatzen dituen bezala, etniek ardatz bertikalean banatzen eta multzokatzen ditu. Hortaz, teorian talde etnikoek klaseko desberdintasun sozioekonomikoak gainditzen dituzte eta populazioaren geruza guztietako kideak dituzte.

Gaur egun talde etniko handienek inoiz milioika kide dituzte (han etnia, arabiarrak, hispanoak, anglosaxoiak, bengaliarrak...) eta txikienak milaka edo ehunka kidez soilik daude osatuta (esaterako, munduan barrena barreiatutako talde indigena asko). Talde etniko handienek talde azpi-etniko txikiagoak sortzeko joera dute (historikoki tribu hitzarekin izendatu direnak), eta denborarekin talde etniko berezitu bihur daitezke etnogenesi prozesuen bitartez.

Jatorrizko populazio beretik sortutako talde etnikoek sarritan antzeko hizkuntzak hitz egiten dituzte eta talde etnolinguistiko gisa sailkatzen dira (esaterako, eslaviarrak, turkiarrak, bantuak, etab.)


Previous Page Next Page






Аетнос AB Etniese groep AF Ethnie ALS مجموعة إثنية Arabic مجموعه عرقيه ARZ Etnia AST Etnik qrup AZ اتنیک قوروپ AZB Етническа група Bulgarian एथ्निसिटी BH

Responsive image

Responsive image