Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Europako bisonte

Europako bisonte
Iraute egoera
Invalid status (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBison
Espeziea Bison bonasus
Linneaus, 1758
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia263 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbuff leather (en) Itzuli

Europako bisontea, Bison bonasus da betabere honen izen zientifikoa, abere ugaztun eta hausnarkari handia da. Europako lur ugaztunik handiena izanik, desagertzeko arriskuan dago. Duela mila urte, Europako basoetan oraindik ugari zen, baina espeziea desagertzeko zorian egon da, eta uroaren kasuan ez bezala, etxekotutako inolako oinordekorik utzi gabe gainera, duela hamarkada gutxi sortutako zubron izeneko hibridoa ez bada.

Sakontzeko, irakurri: «Zubron»

Garai batean basa abere bikain hau, Europako hostozabalen baso misto epeletan Ozeano Atlantikoaren bazterretik Asiako mendebalderaino zabaltzen omen zen. Gizakiak buruturiko ehiza zuzenaz gain, Europako baso eta oihan handien galerarekin joan zen bisonteen kopurua murrizten eta espeziea zokoratzen.

Garai historikoetan Europako bisontearen bi azpiespezie iraungi ziren: Kaukasoko bisontea, Bison bonasus caucasicus, (1930.en urtean galduta) eta Hungariako bisontea, Bison bonasus hungarorum, (1790. urtean galduta). Egun bizirik irauten duen azpiespezieak, Bison bonasus bonasus, Lituaniako bisontea deitua ere, ordokietako bisontea da.


Previous Page Next Page






Wisent AF Bison bonasus AN بيسون أوروبي Arabic بيسون اوروبى ARZ Bison bonasus AST Gartukol (Bison bonasus) AVK Zubr AZ Зубр BA Wisent BAR Stombros BAT-SMG

Responsive image

Responsive image