Akronimoa | Euneiz |
---|---|
Ezarpena | 2021[1][2] |
Mota | Pribatua |
Errektorea | Lluís Vicent |
Afiliazioa | Pribatua |
Kokapena | ![]() |
Webgunea | euneiz.com |
European University Gasteiz (Euneiz) Gasteizen kokatutako unibertsitate pribatua da.
EAEko Legebiltzarrak Euneiz unibertsitate pribatu gisa onartzeko legea onartu zuen 2021eko azaroan. EAJk, PSE-EEk, PP+C's-k eta Voxek alde bozkatu zuten; aldiz, aurka agertu ziren EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU. 2022ko irailean hasi zuen jarduera akademikoa.[3]
Unibertsitate pribatu honek teknologia berrien eta kirol eta osasun zientzien arloetako ikasketak eskaintzen ditu.[4] Teknologia berrien eta ekonomia digitalaren esparrua entretenimenduaren, bideo jokoen eta joko aplikatuen industriara bideratua egongo da; osasun zientzien esparrua, berriz, kirol zuzendaritzaren eta berregokitzearen eremuetara egongo da bideratuta, batez ere.
Hasieran, bi fakultate ditu: Osasun Zientzien Fakultatea eta Teknologia Interaktibo Berrien Fakultatea.
Josean Kerejeta enpresariak eta haren Baskonia-Alaves kirol taldeak bultzatu zuten unibertsitatearen sorrera. Euneiz hau Araba Sport Capital izeneko proiektu zabalago baten aitzindaria izatea nahi dute Kerejetak eta bere kideek.[5]