Euskal Autonomia Erkidegoko armarria Euskal Autonomia Erkidegoko armarri ofiziala da. Lau kuartel dituen armarriak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia lurralde historikoen armarriak irudikatzen ditu. Egun, ofizialki kuartel bat gorri kolororeaz hutsik dagoen arren, historikoki XIX. mendetik Nafarroaren armarria izan du. Inguruan haritzaren hostoak ditu, Gernikako Arbolaren sinboloa direnak.