Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista eta Partido Comunista de las Tierras Vascas |
Izen laburra | EHAK |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | marxismo-leninismoa, Eusko abertzaletasuna, independentismoa eta komunismoa |
Jarduera | |
Honen parte | ezker abertzale |
EAEko legebiltzarrean 2005-2009 9 / 75 | |
Agintea | |
Lehendakaria | Juan Carlos Ramos Sánchez |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2002ko uztailaren 27a |
Desagerpena | 2008 |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) Hego Euskal Herriko alderdi politiko komunista eta abertzalea da.
2002ko uztailaren 29an alderdi politiko gisa erregistratu zuten Bilboko notaritza batean. 2005ean, Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldiz, Espainiako Estatuaren Justiziak legez kanpo utzitako Aukera Guztiak plataforma politikoaren konpromisoa bere gain hartuta.
Urte bereko apirilaren 8an, Batasuna alderdi politiko ilegalizatuak EHAKi bozkatzeko eskatu zien bere militante eta jarraitzaileei, prentsaurreko batean adierazi zutenez.
Eusko Legebiltzarrean, EHAKeko hautetsiek Ezker Abertzalea talde parlamentarioa osatu zuten.
2007ko urriaren 5ean, EHAKren Donostiako ordezkaritza miatu zuen Espainiako Poliziak, eta bertatik ordenagailuak eta dokumentazioa atera.
2008ko otsailaren 8an, Espainiako Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak alderdiaren jarduera hiru urtez eteteko agindu zuen, EAE-ANV alderdiarekin batera[1]. Otsailaren 11n alderdi komunistako kide batzuk atxilotu zituzten, Baltasar Garzon epaileak agindutako "Batasunaren aurkako" operazio batean; halaber, EHAKko egoitzak miatu zituzten[2].
2008ko irailaren 18an, Espainiako Auzitegi Gorenak EHAK legez kanpo utzi zuen[3], EAE-ANV alderdia debekatu eta bi egunera.