Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Euskal Telebista

Euskal Telebista
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
JabeaEuskal Irrati Telebista
Historia
Sorrera1982ko abenduaren 31
webgune ofiziala

Euskal Telebista (ETB) Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakundearen telebista zerbitzua da. Gaur egun, lau kate ditu: ETB 1, ETB 2, ETB 3 eta ETB 4. Izenean euskal telebista dioen arren, kate guztiak ez dira euskaraz, ETB 2 gaztelaniazkoa baita osorik, eta ETB 4 ere bai tarteka.

Atzerrirako ETB Sat (Europa) eta Canal Vasco (Amerika) kateak ditu.

ETB 1 eta ETB 2, Euskal Herriko etxe gehienetan ikus daitezke, baina itzalaldi analogikoaren eraginez Nafarroa Garaiko zati askotan ez;[1][2] aldiz, beste biak beren sateliteko seinalearen bidez mundu osoan ditugu ikusgai.

2009an, ETB 4 kanal elebiduna sortzeko asmoa zuten, ETB 1eko eta ETB 2ko hainbat saioz hornitua. Hala ere, EiTBren zuzendari berri Alberto Suriok kate berria bertan behera uztea erabaki zuen, diru arazoak zirela eta. Handik urte batzuetara, ordea, 2015ean martxan jarri zen.

  1. «"Mugarik gabeko telebista" kanpaina: sinadurak biltzeko ordua», Euskaltzaindiaren webgunean.
  2. Urtzi Urkizu: «Mugarik Gabeko Telebistak 420.000 sinadura ditu»,[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2010-02-20.

Previous Page Next Page






Euskal Telebista AST Euskal Telebista Catalan Televisión Vasca German Euskal Telebista Spanish Euskal Telebista French Euskal Telebista GL

Responsive image

Responsive image