Euskal deiturak edo abizenak Euskal Herrian jatorria duten familia-izenak dira. Euskarazko etimologia dute askok, baina badira baita jatorri erromantzekoak ere, hala nola Araba eta Nafarroa Garaian ohikoak diren abizen konposatu asko; edo Euskal Herrian errotutako erromantzeetako deiturak, hala nola gaskoierazko izenak Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldean[1].