Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Euskal literatura

Euskal literatura euskaraz egindakoa da, Euskal Herriko idazleek gaztelaniaz, frantsesez edo beste hizkuntza batez egindako produkzioa barne hartzen ez duena. Historikoki, XVI. mendeko bigarren erdira arte, literatura ahozkoa eta herrikoia izan zen, eta ezaugarri horiek haren hasieran nabarmenak dira oso.[1] Idatzizko literatura nahiko berantiarra izan zen, batez ere inguruko erromantze hizkuntzekin alderatuta. Euskara hutsean argitaratutako lehendabiziko liburua Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae izan zen, 1545an kaleratua, euskal literaturaren hastapenetako idazki garrantzitsuena. Mende erdi geroago edo, Joan Perez Lazarragakoren eskuizkribua idatzi zen, (argitaratu bazen; ez da inprimaturiko alerik inoiz aurkitu); orduko euskara ikertzeko baliabide ezin baliotsuagoa zaigun arren, bere garaian eraginik gabekoa izan zela dirudi, dakigula 2004 arte ez baitzen argitaratu.

XVI. eta XVII. mendeetan, erlijio gaiak nagusitu ziren idatzizko literaturan; hala ere, amodiozko poesia, gramatika, kronika, apologia-testuak, eta abar egiteko saioak ere izan ziren. Historian zehar, euskal literaturak garatzeko oztopo handiak aurkitu zituen: euskararen aldaerek hizkuntz literario batua sortzea zaildu zuten, administrazioan ez zen inoiz hizkuntza ofiziala izan, eliteek axolagabetasuna erakutsi zuten eta, batez ere, XVIII. mendearen hasieratik aurrera, administrazioan eta hezkuntza arloan erabiltzea debekatu zen.[2] Frankismoan debekua gogorragoa izan zen, eta jendaurrean euskara erabili zutenek gorriak ikusi zituzten.[3]

  1. 2. Euskara eta literatura (Batxilergoa), 19-20 orr.: "...Etxeparek aukeratutako bide bertsolaritzako bide herrikoiak neurri eta errimetan akatsak zeuzkan (...) Bertsolaritzaren moldeak erabili izanagatik Oihenartek kritika zorrotza egin zion".
  2. Jimeno Jurio historialariak Navarra, historia del euskera liburuan azaltzen du nola inposatu zen gaztelania Nafarroako herri euskaldunetan. Hori frogatzeko zenbait dokumentu argitaratu zituen, hala nola, Arandako kondeak 1766an eginikoa [1]
  3. Iñaki Bazan, De Túbal a Aitor. Historia de Vasconia, 801. orr, La esfera de los libros, 2006. ISBN 84-9734-570-3.

Previous Page Next Page