Euskerazaintza | |
---|---|
Mota | hizkuntzalaritzako hiruhilabetekaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Donostia |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Historia | |
Sortzailea | Lino Akesolo |
Zuzendaria | Augustin Zubikarai (1978-2004) Martin Olazar (2004-) |
Euskerazaintza (Euskeraren Erri Akademia) euskara aztertzen duen elkarte bat da, euskara batua onartzen ez duena, 1978an sortua. Helburu nagusitzat erri-euskerak (euskalkiak) lantzea eta sendotzea du, eta bere buruari Euskeraren Erri Akademia deritzo. Elkarteak argitaratutako aldizkariak izen bera du, Euskerazaintza.
Euskerazaintzaren lehen presidentea Lino Akesolo izan zen. Zuzendaria Augustin Zubikarai izan zen sorreratik 2004 arte, eta ordutik aurrera Martin Olazarrek hartu zuen lekukoa.