Euskoalgonkina | |
---|---|
Euskal Herriko baleazaleen guneak erakusten dituen mapa. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Kanada Saint-Pierre eta Mikelune |
Hiztunak | 0 |
Eskualdea | Ternua, Quebec, Labrador penintsula, Eskozia Berria (batez ere Cape Breton uhartea), Brunswick Berria. |
Araugilea | Ez |
Hizkuntza sailkapena | |
Euskara? | |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | basq1252 |
Euskoalgonkina (algonkin-euskara pidgina edo euskara-algonkin pidgina izenez ere ezaguna) míkmaqek, innuek zein Ternua eta Labradorko beste amerindiar batzuek eta Euskal Herriko baleazaleek erabilitako pidgin hizkuntza izan zen. Frantsesek ere erabili zuten geroago, inguru haietara joan zirenean baleak harrapatzera eta larruekin tratuak egitera.[1]
Hiztegia nagusiki mikmakerako, innuerako eta euskarako hitzek osatzen bazuten ere, hitz gaskoiak ere bazituen, Ipar Euskal Herrian gaskoiz ere egiten zenez gero. Euskaldunak 1527 inguruan iritsi bide ziren eskualde hartara eta, 1530 inguruan pidgina erabiltzen hasi zirelarik,[2] haren urrezko aroa 1580 eta 1635 artean izan zen.
Garai hartako zenbait iturrik pidgin baten berri ematen dute, baina hitz solteak (30 inguru) eta esaldi batzuk baino ez zaizkigu iritsi. 1612an Marc Lescarbotek Histoire de la Nouvelle France liburuan aipatzen du bertakoek euskararekin nahasitako hizkuntza bat erabiltzen zutela kanpotarrekiko hartu-emanetarako.