Euzkadi | |
---|---|
Mota | Egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Gaztelania, euskara |
Argitaratze lekua | Bilbo |
Kolorea | zuri-beltzean |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | egunkaria |
Historia | |
Ideologia | Euskal nazionalismo |
Euzkadi 1913ko otsailaren 1ean kaleratzen hasi zen egunkari abertzale eta elebiduna izan zen[1].
Bi denboralditan Bilboko Posta kalean argitaratu zen. Lehenbizikoan, 1913tik Primo de Riveraren diktadura ezarri arte, Euzko JEL-Batzak argitaratu zuen, eta Evaristo Bustintza Kirikiño izan zen euskal atalaren zuzendaria[1]. Bigarrenean, 1931ko urtarrila eta 1937ko ekaina bitartean, Euzko Alderdi Jeltzaleak argitaratu zuen. Maiztasuna irregularra izan zuen sei urteko ibilbidean, eta sarritan ez zen egunero atera. Bigarren denboraldi honetan, Euzkadin, beste askoren artean, Lauaxetak eta Orixek idatzi zuten.