Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Extremadurako Junta

Extremadurako Junta
Datuak
Izen ofiziala
Junta de Extremadura
Motaautonomia-gobernua eta erakunde autonomoa
HerrialdeaEspainia
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaMaría Guardiola (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1983
webgune ofiziala

Extremadurako Junta Extremadurako Autonomia Erkidegoko gobernuaren funtzioak dituen erakunde kolegiatua da. Era berean, presidentearen irizpide orokorren arabera, politika orokorra ezartzen, Autonomia Erkidegoko administrazioa zuzentzen, eta 1978ko Espainiako Konstituzioaren eta Extremadurako Autonomia Estatutuaren barnean funtzio exekutiboa eta arautze ahalmena betetzen ditu. Autonomia Estatutuaren II. Tituluko III. Atalean Extremadurako Juntaren eskumenak adierazten dira. Bere egoitza, Autonomia Estatutuko 5. artikuluaren arabera, Autonomia Erkidegoko hiriburu den Meridan dago.

Juntak, beraz, Extremadurako Biltzarrari lege autonomikoen proiektuak aurkezten dizkio, baita Aurrekontu Orokorren proiektuak ere onartuak izan daitezen.

Extremadurako Junta Presidenteak, Presidenteordeak edo Presidenteordeek, halakorik egonez gero, eta Kontseilariek (Autonomia Erkidegoetako ministroak). Kontseilari bakoitzak Kontseilaritza baten ardura du eta Presidenteak askatasun osoz aukeratu eta banatzen ditu, horri buruz Extremadurako Biltzarra informatuz.

Gaur egun, Juntako presidentea José Antonio Monago da, 2011ko Espainiako hauteskunde autonomikoetan aukeratu zuena Extremadurako Biltzarrak, PP alderdiko lehen presidentea izan delarik. 28 urtez Juntako presidentea PSOEkoa izan zen: Juan Carlos Rodríguez Ibarra 1983 eta 2007 artean eta Guillermo Fernández Vara 2007 eta 2011 artean.

Autonomia Erkidego honetako botere betearazlearen izen ofiziala, Autonomia Estatutuaren arabera, Extremadurako Junta den arren, une honetan indarrean dagoen IX. legealdian, José Antonio Monagoren presidentziapean, nortasun korporatiborako Extremadurako Gobernua erakunde izena aukeratu zen, ofizialki aldatu ez zen arren.


Previous Page Next Page