Zientziaren filosofiaren diziplinaren baitan, faltsabilitatea da teoria edo hipotesi bat okerra dela froga lezaketen esperimentu eta behaketen existentzia, hots, proposizio unibertsal bat (enuntziatu behagarri bat) arrazoiz eta behaketaz gezurra dela egiaztatu edo ondorioztatu ahal izateko posibilitatea. Beste era batera esanda, baldin eta behaketa enpiriko baten ondorioz deduzitu baldin badaiteke proposizio unibertsal bat faltsua dela logikoki posiblea den enuntziatu batetik, faltsabilitate deritzo proposizio hari atxikiko litzaiokeen propietateari.
Karl Popper (1902-1994) filosofo austriarrak sorturiko filosofian, teoria epistemologikoaren oinarrizko kontzeptua da faltsazionismoa[1][2].
Faltsutu-ezinak diren ideiei erreferentzia egiteko, Popperrek nozio metafisikoen behaketa programazioa asmatu zuen. Positibismoa ez bezala (non proposizioen esangarritasun ezaren alde egiten den, hauek faltsutu edo egiazkotzat diren edo ez frogatu ezin denean), Popperrek defendatu zuen faltsabilitatea badela kritizismoaren nozio orokorra, nahiz eta gezurtatze enpirikoa teorien gaineko kritikak gauzatzeko metodo eraginkorrenetariko bat izan.