Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.
Familia
Familia edo sendia pertsona talde bat da, elkarren artean nolabaiteko ahaidetasunez lotuak dituena.
Definizio ezberdinak aurki ditzakegu, bi aipatzearren:
Rodrigo eta Palaciosen arabera: pertsona elkartea da, pertsona horiek elkarrekiko bizitza proiektu iraunkorra izatea nahi dute; kidetasun-sentimendu sendoak sortzen dira eta kideen arteko konpromiso pertsonala dago eta, intimitate, elkarrekikotasun eta menpekotasun-harreman estuak sortzen dira.
Euskaltzandiaren arabera: ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi direnena; bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena.[1]
Ahaidetasun egitura hiru harreman motakoa izan daiteke:
bikote ahaidetasuna, sarri ezkontza dela-eta, edo bi baino gehiagoko taldeetan, poligamiaren kasuan, seme-alabekin edo gabe;
arbaso berberak dituen talde bat. Adibidez, seme-alabatasuna, gurasoen eta seme-alaben artean;
haurridetasuna, anaia-arreben artean, baina baita lehengusu artekotasuna ere.