Fisioterapia edo terapia fisikoa osasuna aztertzen duen zientzia da. Fisioterapia hitza grekotik dator, physis (natura) eta therapeia (sendaketa). Fisioterapiak giza-bizitza, giza-gaixotasunak eta gizakiaren heriotza aztertzen ditu. Gizakiaren gorputzaren mugimenduari begiratzen zaio giza-osasunaren zientzia honetan. Gorputz-sistemek sortzen dituzten funtzioen bilakaera egokia bilatzen du fisioterapiak. Gorputzaren funtzionamendu txarra edo ona gorputz mugimenduetatik antzematen ditu. Zientifikoki frogatutako teknikak erabiltzen ditu. Gorputzaren atalen bat ez denean behar bezala mugitzen zientzia honetara jotzeko aukera dago.
Arlo honetako profesionalari fisioterapeuta esaten zaio. Fisioterapeuta, fisioterapia tekniketan ondo trebatuta dagoen pertsona behar du. Fisioterapeutak legez baimenduta daude beren paziente eta bezeroen muga funtzionalak eta muga fisikoak ebaluatzeko, aztertzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko. Askotan beren lana bezeroak beste profesional batzuengana bideratzea izan behar du. EAEko eta Nafarroko Foru Erkidegoko lanbide hezkuntzak fisioterapeutak prestatzen ditu profesional autonomo legez lan egiteko eta beste kideekin lan egiteko. Fisioterapiako unibertsitate mailako ikasketak egiterik ere badago.