| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1913 | ||
Ekitaldi kopurua | 108 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (mar) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Belgika | ||
Antolatzailea | Flanders Classics | ||
Mailak | CDM (1989-2004) 1.PT (2005-2010) 1.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Mathieu van der Poel | ||
Garaipen gehien lortu duena | Fiorenzo Magni Johan Museeuw Fabian Cancellara Tom Boonen Mathieu van der Poel Achiel Buysse Eric Leman (3 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
azken ekitaldia ikusteko: 2024ko Flandriako Tourra | |||
Dokumentazioa |
Flandriako Tourra (nederlanderaz: Ronde van Vlaanderen; frantsesez: Tour des Flandres) Flandrian udaberrian, apirileko lehenbiziko igandean, jokatzen den egun bakarreko txirrindulari lasterketa klasiko profesional bat da. Galtzada-harrien klasikoak osatzen duten lau lasterketako bat da. Lehen edizioa 1913an izan zen eta 1915-1918 artean, Lehen Mundu Gerra zela eta, baino ez da jokatu gabe gelditu.
Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lonbardiako Giroarekin batera txirrindularitzako bost monumentuetako bat da.
Oso ibilbide ikusgarria da. Aldapa labur baina tente ugari dago, askotan galtzadarrizko zola dutenak (Hormak deituak). Oso ospetsuak dira Koppenberg, Muur Kapelmuur (frantsesez: Mur de Grammont) eta Bosberg hormak.