Florin herbeheretar | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Nongo eskumena | Herbehereetako Erresuma |
Jaulkitzailea | De Nederlandsche Bank (en) |
Ikurra | florin sign (en) |
Historia | |
Hasiera | 1355 eta 1517 |
Artikulu hau Herbehereetako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Florin».
Florin herbeheretarra[1] (nederlanderaz Nederlandse gulden) Herbehereetako diru ofiziala zen XVII. mendetik eta euroaren sarrera baino lehen, 2002ko urtarrilaren 1ean. Egun Holandarren Antilletan eta Aruban erabiltzen dute, nahiz eta txanponak metropoliarenak ez bezalakoak izan. 2004an Surinamek dolar surinamdarra ezarri zuen.
Nederlandeerazko izena gulden zuen, "urrezko" esan nahi zuen, lehenengo txanponak metal horretaz eginak zirelako. ƒ edo fl. ikurra florijn antzinako txanponetik datorkio.
1999an euroarekiko 2,20371 NLGko balio finkoa ezarri zitzaion.