Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Forma diferentzial

Geometria diferentzialeko eta tentsore-kalkuluko matematikaren arloetan, forma diferentzialak hurbilketa bat dira aldagai anitzeko kalkulura, koordenatuen menpe ez dagoena. Forma diferentzialek kalkuluaren integrakizunen definizio zehatzago eskaintzen dute. Esaterako, ƒ(xdx 1-forma bat da, ƒ funtzioaren eremuko [a,b] tartean integratu daitekeena

era berean, ƒ(x,ydx + g(x,ydy 1-forma bat da, edozein γ kurba norabideraturen gaineko integral lerromakurra duena; ƒ eta g funtzioen eremuan.

Horrelaxe, ƒ(xyzdx dy dz 3-forma batek espazioko eremu baten gainean integratuta izan daitekeen zerbait adierazten du. Forma diferentzialen hastapen modernoa Élie Cartanek eman zuen, eta aplikazio asko dituzte, bereziki geometrian, topologian eta fisikan.


Previous Page Next Page