Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Frantzisko Xabierkoa

Artikulu hau santu euskaldunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».
Frantzisko Xabierkoa

apostolu

Bizitza
JaiotzaXabier1506ko apirilaren 7a
HerrialdeaXabierko gaztelua, Xabier
 Nafarroako Erresuma, Euskal Herria
Lehen hizkuntzanafar erromantzea
gaztelania
HeriotzaShangchuan1552ko abenduaren 3a (46 urte)
Hobiratze lekuaBóm Jesus basilika (Goa)
Familia
AitaJoanes Jatsukoa
AmaMaria Azpilkueta
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Collège Sainte-Barbe (en) Itzuli
(1525 (egutegi gregorianoa) - 1530 (egutegi gregorianoa)) Master of Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
latina
portugesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria, idazlea, esploratzailea eta apaiz katoliko latindarra
Lantokia(k)Viena
Enplegatzailea(k)Erromatar Eliza Katolikoa
KidetzaWestern Christianity (en) Itzuli
Santutegia
Abenduaren 3
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Find a Grave: 101700909 Edit the value on Wikidata

Frantzisko Xabierkoa[1], bataioko izen-deiturez Frantzisko Jatsu Azpilkueta (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7a - Shangchuan uhartea, Txina, 1552ko abenduaren 3a), ohiko izenez Frantses, nafar misiolaria izan zen, Jesusen Lagundiko lehenengo zazpi kideetako bat. Indietako Apostolua ezizena eman zitzaion[2]. Eliza Katolikoak 1622an santutu zuen, San Frantzisko Xabierkoa izenarekin, eta abenduaren 3an ospatzen du haren eguna. Nafarroa Garaiaren eta Euskal Herriaren santu zaindaria da, bai eta euskararena ere; horregatik, Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an da.

Parisen eliza ikasketak egiten ari zela, Ignazio Loiolakoa ezagutu zuen, eta harekin eta beste bost lagunekin, Jesusen Lagundia sortu zuten 1534an. Bizitzako azken hamaika urteak misioetan eman zituen, India, hego-ekialdeko Asia eta Japonian, eta Txinara joan nahi izan zuen, konturatu baitzen japoniarrek Txinan bilatzen zutela jakintzaren sorburua; hartarako ahaleginetan ari zela ordea, sukar batez hil zen[3].

Esan izan da Frantzisko Xabierkoak 1.000.000 lagun kristautu zituela, baina gaur egun 30.000 besterik ez zirela uste da. Hizkuntza arazo larriak izan zituen beti; haren ustez misiolariek ebanjelio lurretako hizkuntzak eta ohiturak beretu behar zituzten, eta betiere saiatu zen lekuan lekuko elizgizonak prestatzen. Askoren iritzien kontra, bataiatu ondoren ez zuen jendea baztertua uzten; aitzitik, lan handia egin zuen besteek presaka bataiatuak hezitzen. Indian kristautu zituen eremuek gaur egun ere kristau diraute, baina Moluketan eta Japonian XVII. mendean izan ziren eraso eta esespen gogorrek suntsitu zituzten hark sorturiko misioak, ez ordea milaka martiri hil gabe[3].

  1. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-7-22).
  2. Larrañaga, Luis F.. Francisco de Javier. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2016-7-22).
  3. a b Xabierko Frantzisko. in: Lur hiztegi entziklopedikoa. egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi hori Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu du, Open Data Euskadi webgunean (Noiz kontsultatua: 2016-8-16).

Previous Page Next Page