Friedrich Kohlrausch (Rinteln, 1840ko urriaren 14a - Marburg, 1910eko urtarrilaren 17a) alemaniar fisikaria izan zen.
Elektrolitoen ezaugarriak aztertu zituen. Fisika-irakaslea izan zen Gotingako unibertsitatean, eta Frankfurteko Teknologia Eskolan. 1832an argiaren abiaduraren hurbileko balio aurkitu zuen, eta 1848an erresistibitatearen kontzeptua erabili zuen lehen aldiz. Elektrolitoen eroankortasuna mugatu zuen, eta hortik ioien higikortasunaren balioa, disoluzioetako eroankortasunari buruz eginiko ikerketetan. Neurketa hauez baliatu zen Arrhenius ioitzearen teoria azaltzeko.