Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Funk

Funk musika 1970eko hamarkadaren hasieran Estatu Batuetan sortutako musika estiloa da. James Brown izan zen, 60ko hamarkadaren erdialdean, funkaren oinarriak jarri zituena. Rock and rollaren eszenaren zati bat izan arren, aiseago dantzatzekoa zen erritmoa eta kanta errazagoak garatu zituen. Donna Summer, K.C. and the Sunshine Band, MFSB, The Three Degrees, The O’Jays, Barry White, Gloria Gaynor, CHIC edo The Trammps bezalako taldeek disco musikaren estiloa osatu zuten. Bapatean, disco erritmo dantzagarria zeukaten abesti andanak arrakasta lortu zuen, eta dantzalekuak –horren aurretik Europako fenomenoa zirenak- AEBetan zehar hedatu ziren. Famatuena New Yorkeko Studio 54 izan zen, herrialdean eredua ezarri baitzuen.

Disco musikaren estilori gehien lotzen zaion taldea The Bee Gees da. Saturday Night Fever filmarentzat egindako musikak garaiko puntu gorena markatu zuen. The Rolling Stones, Rod Stewart, Queen edo The Grateful Dead gisako korrente nagusiko taldeek discoaren erritmoa bereganatu zuten, modarekin bat egiteko nahian.

Generoaren ospeaz baliatuta, talde gehiegik uztartu zuten euren burua disco musikarekin. Batez beste, musika horren kalitatea amildu zen. Hamarkadaren bukaerako, disco musikaren kontrako mugimendua sortu zen. Haren ospea galduta ere, soinu dantzagarriak iraun zuen. Disco musika, bere eran, gaur egun ezagutzen dugun hip hop musika (edo rap musika) eragin zuen.


Previous Page Next Page






Funk (Musik) ALS فانك Arabic فانك ARZ Funk AST Фанк BE Фънк Bulgarian Funk BR Funk Catalan فەنک CKB Fank CRH

Responsive image

Responsive image