Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Gaio Grako

Gaio Grako

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - K.a. 121
Tribuno militar

K.a. 134 - K.a. 133
triumvir agris dandis assignandis (en) Itzuli

K.a. 133 - K.a. 121
Kuestore

K.a. 126 - K.a. 126
1. Plebearen tribunoa

K.a. 123 - K.a. 123
2. Plebearen tribunoa

K.a. 122 - K.a. 122
triumvir coloniis deducendis (en) Itzuli

K.a. 121 - K.a. 121
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 154
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErromaK.a. 121 (32/33 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaTiberio Sempronio Grako (kontsula K.a. 177an)
AmaKornelia Afrikarra
Ezkontidea(k)Licinia (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSempronii Gracchi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPopulares

Gaio Grako (latinez: Gaius Sempronius Gracchus; K.a. 154K.a. 121) politikari erromatarra izan zen. Tiberio Grakoren anaia gaztea zen. Bera bezala, erreforma-politika hasteagatik Senatuko alde atzerakoienek hil egin zuen. Grakotarrak, garaiko familia garrantzitsuenetakoa zen, aberatsa eta ospetsua. Bere ama, Kornelia Afrikarra, Eszipion Afrikarra Zaharraren alaba izan zen, eta bere arreba Eszipion Emilianorekin ezkondu zen.

Anaiak sortutako iskanbilaren aurrean, laborantza erreforma bultzatzen saiatu zen. K.a. 132ko Tiberioren hilketak Grakotarren buruan utzi zuen Gaio. Ibilbide politikoa K.a. 126an hasi zuen Gaiok. K.a. 123an, plebearen tribuno izendatu zuten. Senatari atzerakoiak berehala ohartu ziren anaiak bezainbeste arazo emango ziela. Are gehiago, Gaioren erreformak ez ziren laborantza arloan mugatzen: aberatsek ilegalki lortutako lurrak txiroen artean banatu beharko lirateke, gariaren prezioak murriztekoak ziren...

K.a. 122an, Gaiok tribuno kargua lortu zuen berriro, Erromako behe-mailakoek aho batez sustatuta. Hirugarren aldiz saiatu zen, baina arrakastarik gabe. Aldakuntza guztien geldiketa mugitzeke ikusi beharrean, indarra erabiliz erantzun zuen Gaiok. Senatuak estatuaren etsaitzat jota, doi doi ihes egitea lortu zuen. Atzerakoien armadak inguratuta, bere buruaz beste egin zuen. Horren ondotik, 1.000 jarraitzaile inguru hilarazi zituzten eta haien etxaldeak bahitu.

Gaiok alaba bat utzi zuen, zein Fulvio Flakorekin ezkondu zen. Horren alaba, Fulvia, Publio Klodio Pulkerren eta gero Marko Antonioren emaztea izan zen.


Previous Page Next Page