Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Gaitasun (hezkuntza)

Gaitasunak bizitza osorako.
Gaitasunak, guztiak batera garatzen dira. Estimulu egokiekin gehiago.
Gaitasun batzuk ezinbestean talde lanean garatzen dira.
Gaitasunak landu eta garatu bizitza osoan zehar egiten da eta ez bakarrik eskolan.
Gaitasun digitala XXI. mendean garatu beharko diren gaitasun horietako bat.

Hezkuntzan, gaitasuna[oh 1] edo konpetentzia[oh 2] pertsonak jarduera bat burutzeko zein bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituen ahalmenen multzoa da [1]. 1990eko hamarkadara arte lanbide arlora mugatutako kontzeptua bazen ere, geroztik hezkuntza arlo guztietara zabaldu eta hezkuntzaren planifikaziorako eta curriculum direlakoen osaketarako funtsezko kontzeptua bihurtu da, hezkuntza-sistemak irakatsi eta ikasleak ikasi beharrekoa era ordenatuan zehaztu egiten dituen tresna bilakatuz [2]. Aldi berean, didaktika eta ebaluazioa ere eragiten dituen planifikaziorako elementua da. Praktikan jartzeari begira, XXI. mendean Euskal Herriko administrazio ezberdin guztietan osaturiko hezkuntza-legeetan esplizituki sartutako elementua izan da.

Gaitasuna dimentsio anitzeko kontzeptua da: elkar loturiko trebetasun praktiko eta kognitiboen multzo bat jasotzen du gaitasun bakoitzak, ezagutza (ezagutza tazitua barne), motibazioa, baloreak, jarrera eta bestelako gizarte eta portaera-elementuak, era eraginkorrean bateratu daitezkeenak[3].

Europako Legebiltzarrak (2006) bizitza osoan ikasteko, pertsona osotasunez garatzeko, elkarrekin bizitzeko eta enplegurako, Europako Erreferentziazko Markoa gisa oinarrizko zortzi gaitasun aipatu zituen. Espainian antzeko planteamenduak egin dira: 2007-08 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Lege Organikoa (LOE) eta Nafarroako eta EAEko curriculum ofizialak ezartzen hasi dira eta lege horrek oinarrizko zortzi gaitasunen araberako curriculumaren proposamena dakar. Frantzian ere, antzeko bideari jarraituz, Socle Commun deritzon planteamendua proposatu dute.

Bestalde, Derrigorrezko Euskal Curriculumaren proposamena (2006) eta horren ebaluazioa (2007) OCDEren PISA ebaluazioaren oinarrian dagoen DeSeCo (Definició i Selecció de Competèndies) (2002) planteamenduaren antzera eta Unibertsitateetan aplikatzen ari den TUNNING (2003) planteamenduaren antzera, Hezkuntza Gaitasun Orokorretan oinarritzen da.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeak DeSeCo proiektuaren baitan 2002. urtean emandako definizio hau da gehien erabiltzen dena.
  2. (Gaztelaniaz) Coll, César. «Las competencias en la educación escolar: algo más que una moda y mucho menos que un remedio» Aula de Innovación Educativa (161. alea): 34-39..[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Katalanez) DeSeCo proiektua: Definició i Selecció de Competèndies proiektuko hitzak nolabait itzuliz. Educar en Competènces (ikus 13. diapositibako definizioa)

Previous Page Next Page






Competències bàsiques Catalan Klíčové kompetence Czech Kompetenz (Pädagogik) German Competencia (aprendizaje) Spanish Competencias básicas GL Kompetencia (pedagógia) Hungarian Kompetenz (Pedagogik) LB 胜任力 Chinese

Responsive image

Responsive image