Gaizkata | |
---|---|
Campaniar-gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Ordena | Acipenseriformes |
Familia | Acipenseridae Bonaparte, 1831
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Q4110865 ![]() ![]() |
Gaizkatak Acipenseridae familia osatzen duten arrainak dira, Acipenseriformes ordenakoak. Barnean lau genero ditu: Acipenser, Huso, Scaphirhynchus eta Pseudoscaphirhynchus. Hogei espezie baino gehiago dira, baina ohikoena gaizkata arrunta da[1].
Hezur arrain zaharrenetakoak dira. Gorputz luzea dute, ezkatarik gabea. Espezie batzuk oso handiak dira (2 - 5,5 m luze) eta inoiz gehienez 480 kiloko pisua dute. Ipar Hemisferioko ur hotz eta epeletan bizi dira. Batzuk anadromoak dira eta beste batzuk, ur gezakoak[2].
Zenbait espeziek interes komertziala dute, beren arrabak kabiarra egiteko erabiltzen direlako, baina oso hazkunde motela eta heldutasun sexual beranta dutenez gero, oso sentiberak dira ustipen komertzial eta habitataren aldaketekiko (habitataren zatikatzea, kutsadura...). Hori dela eta, IUCNren arabera, espezien % 85 arrisku larrian dira[3].