Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Galagidae

Galagidae
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
Familia Galagidae
Generoak
Eguneko zikloagaueko

Galagidae familia, modu orokorrean Galago izenarekin ezagutzen direnak (Hegoafrikan nagapies izena dute, Afrikaanseraz gaueko tximino txikiak esan nahi du), primate estrepsirrino txikiak eta gautiarrak dira. Lorisidae familiarekin harreman handia dute.

Galagoak adarren artean oso azkar mugitzen dira. Begi handiak dituzte gauean ondo ikusi ahal izateko, lepauztai sendoa, entzumen oso ona eta mugitzen laguntzen dieten isatsa luzeak. Ebakortzak pektinatuak dira. Batez ere intsektuak eta animalia txikiak jaten dituzte eta batzuetan fruituak eta erretxina. Euren hortzeri-formula honakoa da:

     Hortzeri-formula    
2.1.3.3
2.1.3.3

Jaiotzen direnean begiak erdi-itxiak dituzte eta euren kabuz mugitzeko zailtasunak dituzte. Egun batzuen bueltan amak kumeak euren ahoan eramaten ditu eta adarretan uzten ditu elikatzen den bitartean.

Emeek euren lurraldea mantentzen dute baina kumeekin partekatzen dute. Arrek euren amen lurraldeak uzten dituzte nerabezaroan baina emeam bertan geratzen dira, senideak diren emeen talde trinkoak eratuz. Ar helduek euren lurrak dituzte, batzuetan emeen elkarteen lurrekin bat egiten dutenak. Ar horrek eme guztiekin izango ditu sexu-harremanak. Arren lurraldean ez badako emerik mutil-zaharren taldeak sortzen dituzte.

Euren bizi itxaropena 10 urte ingurukoa da.


Previous Page Next Page






طنج (حيوان) Arabic جلاجو ARZ Galagidae AST Yaksyatol (Galagidae) AVK Qalaqolar AZ Галагавыя BE Галагавыя BE-X-OLD Галагови Bulgarian Galago BR Gàlags Catalan

Responsive image

Responsive image