Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Galaxia

NGC 1300 Galaxia Hubble teleskopio bereziaz behatua
Andromeda Galaxia.

Galaxia (grezierazko galakt- errotik, "esne", Esne Bidea dela-eta) izarrez, gasez, hautsezko lainoz eta materia ilunez osaturiko grabitate-multzoa da[1][2]. Galaxia hitza antzinako grezieratik dator, galaxias hitzetik, literalki esnetsua, gure galaxia den Esne Bideari erreferentzia eginda. Izarren kopurua 108 eta 1014 bitartean da[3]. Hainbat galaxia motatan osagai garrantzitsuena materia iluna da, zuzenki aztertua izan ez den materia, bai ordea bere efektu grabitatorioak. Galaxia baten barruan aurki daitezkeen azpi-egiturak honako hauek dira: nebulosak, izar kumuluak eta izar sistema.

Galaxiak euren itxurazko morfologiaren arabera sailkatzen dira, galaxia kiribil, galaxia eliptiko eta galaxia irregularren artean[4][5]. Galaxia askoren zentroan zulo beltz supermasiboak daudela uste da. Esne Bidearen erdiko zulo beltzak, Sagittarius A* bezala ezaguna denak, Eguzkiak baino lau milioi aldiz masa gehiago du[6]. 2016ko martxoan GN-z11 galaxia aurkitu zen, inoiz aurkitutako galaxiarik urrun eta zaharrena, gugandik 32.000 milioi argi-urtera, Big Banga baino 400 milioi beranduago sortua[7].

Galaxien sorrera eta bilakaeraren teoriaren arabera, materia iluna da aurrenik pilatzen dena, materia normala erakarriz, izarrak sortuz eta hala galaxiak ikusgai bihurtuz.

Galaxiak urrundu egiten dira elkarrengandik, eta hedapen abiadura haien arteko distantziarekiko proportzionala da. Gertaera honek Hubbleren legearen izena hartzen du, Edwin Hubble izan baitzen gertaera honetaz konturatu zena. Unibertsoan galaxiak milioika daudelako froga besterik ez da.

Galaxien tartean, hutsune ikaragarriak daude, eta gaur egungo teleskopioak 10 mila milioi argi urtera dauden galaxiak bereizteko gai dira.

  1. Siobhan., Sparke, Linda. (2000). Galaxies in the universe : an introduction. Cambridge University Press ISBN 0521592410. PMC 42290578. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  2. (Ingelesez) yvette. «NASA - NASA Finds Direct Proof of Dark Matter» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  3. (Ingelesez) Kuhn, Jeffrey R.; Boughn, Stephen P.; Uson, Juan M.. (1990-10-26). «The Central Galaxy in Abell 2029: An Old Supergiant» Science 250 (4980): 539–540.  doi:10.1126/science.250.4980.539. ISSN 1095-9203. PMID 17751483. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  4. (Ingelesez) Graham, Alister W.; Guzmán, Rafael. (2003). «HST Photometry of Dwarf Elliptical Galaxies in Coma, and an Explanation for the Alleged Structural Dichotomy between Dwarf and Bright Elliptical Galaxies» The Astronomical Journal 125 (6): 2936.  doi:10.1086/374992. ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  5. «Morphology Document» old.ipac.caltech.edu (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  6. «Astronomers Get Closest Look Yet At Milky Way's Mysterious Core» www.nrao.edu (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  7. «Astronomers Spot Most Distant Galaxy—At Least For Now» Science & Innovation 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).

Previous Page Next Page






Sterrestelsel AF Galaxie ALS ረጨት AM Galaxia AN मंदाकिनी ANP مجرة Arabic مجرة ARY مجره ARZ তাৰকাৰাজ্য AS Galaxa AST

Responsive image

Responsive image