Galiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | Hizkuntza hila |
Eskualdea | Galia |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak hizkuntza zelta kontinentalak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | tran1289 |
Linguist List | gaul |
IETF | cel-gaulish |
Galiera edo Galiako zelta antzinako hizkuntza zelta izan zen, latina gailendu baino lehen Galian hitz egiten zena. VI. mendean desagertu bazen ere, haren aztarna batzuek iraun dute Europako zenbait hizkuntzatan eta toponimian.[1] Lepontiera eta galaziera ahaide hurbilak zituen.[2]
Hutsune handiak daude galieraren gaineko ezagueran. 800 idazkun inguru ezagutzen dira:[3] eskaintzak, epitafioak, jabetza-akordioak, eta baita lege eta erlijio agiriak ere. Larzac-eko eta Chamalièresko berunak, Lezouxeko platera eta Colignyko Egutegia dira luzeenak.