Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Gammaproteobakterio

Gammaproteobakterio
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
Klasea Gammaproteobacteria
[[|]]
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Gammaproteobakterioak, Gamma proteobakterio eta γ proteobakterio ere deituak, garrantzi mediko, ekologiko eta zientifikoa duten zenbait espezie hartzen dituen bakterio klase bat dira. Klase honetakoak dira, esate baterako, Escherichia coli bezalako enterobakterioak, Vibrionaceae eta Pseudomonaceae generoetako bakterioak eta pneumonia eragiten duen Klebsiella pneumoniae bakterioa.

Proteobakterio guztiak bezala, gammaproteobakterioak Gramnegatiboak dira.

Klase honetakoak dira gaixotasunak eragiten dituzten bakterio asko. Horien artean Salmonella (enteritisa eta sukar tifoidea, Yersinia (izurria), Vibrio (kolera eta Pseudomonas aeruginosa (ospitaletan gertatzen diren infekzioen edo fibrosi kistikoa duten gaixoek jasaten dituzten infekzioen sortzailea).


Previous Page Next Page