Ganekogorta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 998 m |
Prominentzia | 708 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′12″N 2°58′41″W / 43.2033°N 2.9781°W |
Mendikatea | Ganekogortako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Arabako eskualdea | Aiaraldea |
Udalerria | Laudio |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Bilbotik (2 ordu eta 45 min), Laudiotik (Ordu 1 eta 15 min) |
Mendikat | Mendikat |
Ganekogorta[1] edo Belaute izen bereko mendilerroan dagoen tontorra da. Mendilerroa Araba eta Bizkaia artean kokatuta dago Nerbioi ibarrean.[2] Mendilerroko tontorrik ezagunena Bilboko erdigunetik pare bat kilometrora baino ez dago.
Tradizionalki, mendi honetatik ere deitzen zuten, adar bat joz, Gernikako Batzarretarako (Oiz, Gorbeia, Kolitza eta Sollube beste deiadar mendietatik bezala).