Garam masala | |
---|---|
spice mix (en) eta food powder (en) | |
Osagaiak | Espezia |
Historia | |
Jatorria | India, Pakistan, Bangladesh eta Nepal |
Garam masala (hindiz: गरम मसाला; punjaberaz: ਗਰਮ ਮਸਾਲਾ; urduz: گرم مصالحہ; bengaleraz: গরম মসলা) espezia-nahasketa bat da, India, Bangladesh, Pakistan eta Nepalen oso erabilia. Bere osagaiak aldakorrak dira eskualde batetik bestera, baita familia batetik bestera, beraz ez da existitzen «jatorrizko errezetarik». Osagaien arabera, garam masala pixka bat pikantea izan daiteke. Osagaiak txigortzen dira, bere lurrin osoa aska dezaten, eta elkarrekin ehotzen dira.
Garam masala bakarrik edo beste gozagarri batzuekin erabil daiteke, adoboak, entsaladak, salteatuak, zopak eta postreetan, hala nola tartetan eta gailetetan usaina emateko.[1]
Hindi hizkuntzan, masalak "espezia-nahastea" esan nahi du, eta garam hitzak "beroa", zeren eta, medikuntza ayurvedikoaren arabera, osagaiek gorputzeko tenperatura igotzea eragiten baitute.