Gartzia V.a Ramiritz | |||
---|---|---|---|
1134 - 1150 ← Alfontso I.a Nafarroakoa - Antso VI.a Nafarroakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1110(e)ko hamarkada | ||
Herrialdea | Iruñeko Erresuma | ||
Heriotza | Lorka, 1150eko azaroaren 21a (30/40 urte) | ||
Hobiratze lekua | Iruñeko katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Ramiro Antso Iruñekoa | ||
Ama | Kristina Rodriguez | ||
Ezkontidea(k) | Margarita l'Aiglekoa Urraka Gaztela eta Leongoa | ||
Seme-alabak | |||
Familia | |||
Leinua | Ximeno etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria | ||
Gartzia V.a Ramiritz edo Gartzia Berrezarlea[1] —latinez: Garcia Renimiriç— (1112 aldean - Lorka, 1150ko azaroaren 21a), batzuetan IV.a, VI.a edo VII.a, Iruñeko erregea izan zen 1134-1150 bitartean. Nafarroako Erresumako handiki eta apezpikuek aukeratu zuten errege, Alfontso Borrokalariaren testamentuaren xedapenei men egin gabe.